XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleriaren maila ez da zertan izan behar berdintsua eta, informatika-kontrolaren bidez, berak nahiz bere tutoreak edozein unetan jakingo dute zein mailatan dagoen eta zenbat falta duen programa burutzeko.

Komenigarria da partaide guztiek ordenagailua etxean izatea, edo erabilgarri duten beste edonon.

Interneten konektatuko genituzke, ariketa, komunikazioa, ikasleen arteko elkarrizketak, kontsultak eta abarrak jasotzeko zein bidaltzeko era eroso batez.

Hala ere, baten batek ordenagailurik ez baleuka eta programan parte hartu nahi izango balu, aste osoko lana, zuzenketak eta bestelakoak emango genizkioke elkarrizketak egiten ditugunean.

Honek duen desabantaila astean zehar segimendu zuzendu egiterik ez dagoela eta okerrak zein aldaketa posibleak astez aste egin behar izatea da.

Eraketa dela eta

Eraketa lana zuzen eginez gero eta datu-basea ondo sortutakoan, laurehun ikasleko taldea onar liteke martxan hasteko. Kopuru honi gehi dakioke kanpotik eta era librean datorren demanda.

Euskarako klasea izango litzateke zeregin nagusia, baina ikasgelak euskara zerbitzu integrala eskain dezake, kontsulta soilak Interneten bidez, enpresetarako itzulpen laburrak, euskararen inguruan eman daitekeen informazioa zabaldu (euskal jaien iragarpena, euskal taldeen kultura proposamenak...).

Ikas-prozesuaren oinarria

Ikas-prozesua bi maila ezberdinetan planteatuko dugu; alde batetik, Atalase maila edo ikaslea arrunta den edozein egoeratan aritu ahal izateko bestekoa; eta beste aldetik, arlo berezituetan, eta beti ere ikasleen behar eta asmo komunikatiboei zuzendutakoa, Sakontze maila izendatuko duguna.

Artikulu honetan bi mailotatik lehenengoa aztertuko dugu, nola sailkatu, neurtu eta landu ikusiko dugu.

Gatozen ba, Atalase maila zer den azaltzen, zertan oinarrituko garen ikas-prozesua gauzatzeko orduan.